Skip to content

Latest commit

 

History

History
53 lines (32 loc) · 2.15 KB

README.md

File metadata and controls

53 lines (32 loc) · 2.15 KB

2024ko hauteskunde bota

2024ko EAEko hauteskundeen emaitzen datuak era automatikoan deskargatzeko robota duzu hau.

Emaitzak, kontatu eta jaso ahala emango ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horretarako fitxategi bat eguneratuko du 3 minutuan behin. Fitxategi hori XML formatuan emango du Jaurlaritzak hedabideentzat prestatutako intranet baten, baina fitxategi hori deskargatzeko intranetean login egin behar da.

Logina egiteko, baina, ezin da HTTP Basic autentifikazioa erabili. Ezta JWT tokenak edo beste edozein autentifikazio modu estandar ere: intranetean login egin behar da eta orduan deskargatu daiteke fitxategia. Nabigatzailean jartzen diren Cookie batzuen bidez kontrolatzen da logina eginda dagoen ala ez.

Beraz, nabigatzailearen erabilera simulatzen duen Cypress erabiliz, fitxategi hori eskatu eta formularioa betetzen duen robot hau prestatu dugu.

Instalazio argibideak

  1. Lehenengo zerbitzaria prestatu behar duzu Cypress ondo exekutatu dadin. Horretarako jarraitu argibide hauek: https://on.cypress.io/required-dependencies

  2. Node.js instalatu zure zerbitzarian, guk nvm erabiltzea gomendatzen dugu horretarako.

  3. Pakete hau klonatu eta ingurunea instalatu.

$ npm install
  1. Zehaztu zure konexio datuak ingurune aldagaietan:
export CYPRESS_USERNAME=bla
export CYPRESS_PASSWORD=bla
export CYPRESS_RESULT_FILE_PATH=/tmp/Fitxategia.xml
  1. Zure ordenagailuan Chrome nabigatzailea instaluta baduzu, horrela exekutatu dezakezu deskarga:
$ npm run e2e:chrome
  1. Zerbitzari baten instalatu baduzu eta Chrome ez baduzu, Cypressek instalatzen duen electron erabili dezakezu, horrea:
$ npm run e2e:electron

Bi kasuetan deskargatutako fitxategia CYPRESS_RESULT_FILE_PATH aldagaian definitu duzun tokian izango duzu.

Lizentzia

MIT Lizentzia

Kredituak

tokikom

Produktu honen garapena Tokikomek finantzatu du.